Elika kateak

Bizidunen arteko elikadura-harremanari elika-katea deritzo.
Ekoizleak: elika-katearen oinarrizko mailetan daude. Lurreko ur eta gatz mineralez eta eguzkiaren energiaz baliatzen dira bizitzeko. Elikadura autotrofoa dute, hau da, beren kabuz sortzen dituzte mantenugaiak. Landareak eta belarrak dira maila horretakoak.

Lehen mailako kontsumaitzaileak (belarjaleak): ekoizleez elikatzen dira, hau da, belarrez eta landareez.
Bigarren mailako kontsumitzaileak (haragijaleak): animalia belarjaleez elikatzen dira, alegia, lehen mailako kontzumitzaileak jaten dituzte.
Hirugarren mailako kontsumitzaileak (haragijaleak): hauek ere haragijaleak dira, baina haragiaz elikatzen diren animaliak jaten dituzte, hau da, bigarren mailako kontzumitzaileak.
Deskomposatzaileak: bizidunen deskompozioan laguntzen dute eta deskomposatutako materia horretaz elikatzen dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina